Ongi etorri Wallbox-en laguntzara

Aztertu gure FAQak ohiko galderei erantzunak aurkitzeko. 

Lotu zure kargagailua myWallbox kontuarekin, myWallbox atariaren bidez.

Quick Response (QR) kodeak laguntzen du zure kargagailua zure myWallbox kontura konektatzeko prozesuan, myWallbox mugikorrerako aplikazioan. Kargagailuaren ezkerraldean dagoen QR kodea eskaneatze hutsarekin, prozesu honetarako informazio nabarmen guztia (serie zenbakia, UID, herrialdea, probintzia edo eskualdea) automatikoki sartuko dira. Informazio hau guztia eskuratzeko, beti eskatzen da erabiltzailearen baimena.

Suposatzen da erabiltzaileak myWallbox mugikorrerako aplikazioa deskargatu eta saioa hasi duela. Kontu bat sortu ez baduzu, klikatu hemen kontua nola sortzen den jakiteko,  mugikorrerako aplikazioan edo hemen , atarian. 

IGARRANTZIZKOA:  Funtzionaltasun hau gaitzeko, nahitaezkoa da zure gailu mugikorrak interneterako konexioa izatea. Ez duzu zertan kargagailutik gertu egon prozesu hau jarraitzeko, eta kargagailua itzalita edo oraindik ere instalatu gabe egon daiteke.

myWallbox aplikazioaren bidez:

Prozedura honen bidez zure kargagailua gehitzeko pausoak honako hauek dira:

  1. Ireki myWallbox aplikazioa, sortu kontu bat oraindik konturik ez baduzu (jarraitu esteka hauei jakiteko nola sortzen den kontu bat mugikorrerako aplikazioan eta webgunean), eta klikatu “Badaukat kargagailu bat” atalean, zure kargagailua gehitzen hasteko zure myWallbox kontu berritik.

1@300x

  1. Lehenago kargagailuak gehitu badituzu, sartu besterik gabe, eta orain erabiltzen ari zaren aplikazioaren bertsioaren arabera, jaitsi eskuinaldean zure pantailaren erdian bistaratuko den “+” ikonoa aukeratu ahal duzun arte (beheko ezkerraldeko irudia), edo besterik gabe klikatu “+” ikonoa, zure pantailaren beheko ezkerreko txokoan (beheko eskuinaldeko irudia).

Asset 19@300x
Asset 27@300x

  1. Eskaneatu zure kargagailuaren ezkerraldean dagoen QR kodea. QR kodearekin arazoren bat izatenez gero, klikatu ESKUZ GEHITU aukera. Zure kargagailuaren SZ eta UID aurkitzeko laguntza behar baduzu, besterik gabe klikatu dezakezu “i” ikonoa, laguntza bistaratzeko (beheko eskumako irudia), edo gure artikulura jo: Non aurkitu zure kargagailuaren SZ eta UIDa?

Asset 21@300x
Asset 22@300x

  1. Egiaztatu serie zenbakia, UIDa, herria, herrialdea edo eskualdea bat datozela zure kargagailuaren informazioarekin, eta klikatu BAIEZTATU botoia. Esparruren bat galduta egotekotan, bete ezazu eskuz, eta gero klikatu BAIEZTATU .

Asset 30@300x

  1. Orain zure kargagailua agertuko da zure myWallbox kontuaren kargagailuen zerrendan!

myWallbox atariaren bidez:

GARRANTZIZKOA: myWallbox atariak onartzen dituen nabigatzaileak dira Safari, Chrome eta Firefox. Gogoratu atariaren bidez kargagailua gehitzeko MyWallbox-en Standard edo Business kontuaren harpidetza izan behar duzula.

Hasi aurretik, ziurtatu ordenagailua internetera konektatuta dagoela. Ez duzu zertan kargagailutik gertu egon prozesu hau jarraitzeko, eta kargagailua itzalita edo oraindik ere instalatu gabe egon daiteke.

  1. Hasi saioa myWallbox atarian (https://my.wallbox.com/login) eta bete itzazu zure kredentzialak.

  1. Behin saioa hasita, atariaren menu nagusira sartuko zara. Menuan aukeratu “Kargagailuak”, gero “Gehitu kargagailu berria”:

  1. “Gehitu kargagailua” pop-up leihoa agertuko da. Bete itzazu Serie zenbakia eta UID (Identifikazio zenbaki bakarra), eta sakatu “onartu”. Leiho batean mezua agertuko da, jakinaraziz zure kargagailua gehitu dela.

  1. Orain kargagailua agertuko da kargagailuen zerrendan.

 

Galdera gehiago


Edonork eskaneatu al dezake kargagailuaren QR kodea eta bere kontura gehitu?


Kargagailua behin bakarrik gehitu ahal da, horregatik zure kontura konektatzen duzunean ezin izango du beste batek gehitu.


Erabiltzaileak QR kodea eskaneatu ahal izango du, eta informazio guztia automatikoki sartuko da aplikazioaren esparru egokietan. Dena dela, kargagailua GEHITU ahal izateko, Interneterako konexioa nahitaezkoa da.

Updated on 03/02/2022

Was this article helpful?

Related Articles