Zer dira sare-kodeak?
Parametro elektrikoak dira, horien bidez zure kargagailuak sare elektrikora sartu dezake energia modu seguru eta fidagarrian.
Zergatik behar ditut sare-kodeak?
Parametro hauen konfigurazio zuzena nahitaezkoa da zure kargagailuak sarera deskargatu ahal izateko.
Zergatik ezin ditut editatu sare-kodeak?
Parametro hauek aldatzeak zure kargagailuak modu egokian ez funtzionatzera eraman dezake, haien konfigurazioa teknikari ziurtatuentzat bakarrik erreserbatuta dago. Soilik langile ziurtatu eta baimenduek egin ahal dituzte aldaketak, ezarpen okerrek kaltea egin dezakete, eta isunak jaso daitezke.
Hala ere, erabiltzaile moduan, beti ikusi ahal izango duzu parametro hauen balioa, zure kargagailuan konfiguratu den sare-kodea ere bai.
Sare-kodeetan arazoren bat gertatuz gero, zer egin beharko nuke?
Parametro hauei lotutako edozein arazo teknikari ziurtatu bati bidali behar zaio. Mesedez, jar zaitez harremanetan gure Arreta Zerbitzu taldearekin, infomazio gehiago jasotzeko:
Sare-kodeak auditatu ahal ditut?
Edozein erabiltzailek parametro hauek ikusteko eskubidea du, sartze hutsarekin. Edonola ere, soilik instalatzaileak daude baimenduta balio hauek aldatzeko.
Zergatik sare-kodeak ez daude eskuragarri nire herrialdean, probintzian edo eskualdean?
Herrialde, probintzia edo eskualde batek ez badauzka sare-kodeak eskuragarri, atal hau ez da instalatzailearentzako erabilgarri egongo. Kasu horretan, deskargatzeko funtzionaltasuna ez dago erabilgarri.