Ongi etorri Wallbox-en laguntzara

Aztertu gure FAQak ohiko galderei erantzunak aurkitzeko. 

Nola gaitu Hileko Ordainketa kargagailu zehatz batean?

Hileko Ordainketaren funtzioa kargagailu zehatzetan gaitzen

1. Sarrera

Wallbox-ek beti eman nahi die bere bezeroei produktu, zerbitzu eta erabiltzaile-esperientziarik onena. Erabiltzaile esperientzia honetako zati garrantzitsu bat da myWallbox ataria.

myWallbox atariak baimentzen dizu zure karga esperientziaren kontrol osoa izaten, kargagailuaren saioaren informazioa biltzen, estatistika, kontsumoa, erabiltzaileak etab. Era berean energiaren kontsumoa kudeatu dezakezu eta ibilgailu elektrikoaren adopzioari dagozkion kostuak aurreztu.

Wallbox Business planaren harpidetzak baimentzen dio espazioko Super administratzaileari Hileko Ordainketaren funtzioa gaitzeko, erabiltzaileak hilean ordaintzeko harpidetza egin dezaten gonbidatzeko, eta kontsumitutako energian edo igarotako denboran oinarritutako ordainketak jasotzeko.

2. Hileko Ordainketaren funtzioa gaitzen

Espazioko Super administratzailea bazara, hileko ordainketan oinarritzen diren kargak erabiltzea nahi d(it)uzun kargagailua(k) gaitu beharko d(it)uzu.

Ekintza hau gauzatzeko, egon zaitez ziur ondoko eskakizunak betetzen direla:

  • myWallbox Business planaren harpidetza
  • Super administratzailearen rola  daukazu

Hileko Ordainketa kargagailu zehatz batean gaitzeko:

  1. Bisitatu myWallbox ataria. 
  2. Hasi saioa zure kontuko egiaztagiriekin.
  3. Kargagailuaren pantailan, klikatu Hileko Ordainketaren funtzionaltasuna gaitu nahi diozun kargagailua.
  1. Kargagailuen pantaina, sartu EZARPENAK fitxara.
  1. Kargatzeko Modua atalean, gaitu Hileko Ordainketa botoia.

Hileko Ordainketaren funtzioa gaitzeko baieztapen mezua agertuko da.

  1. Klikatu ONARTU.

Hileko Ordainketaren funtzioa orain gaituta dago aukeratutako kargagailuan. Ondoren hasi ahal zara ordainketa tasak sortzen edo jadanik dauden tasak kargagailuan esleitzen. Ikusi Nola sortu Hileko Ordainketa Tasak myWallbox atarian eta Nola esleitu hileko ordainketarako ordainketa tasak myWallbox atarian xehetasun gehiago izateko.

Updated on 06/07/2021

Was this article helpful?

Related Articles