Tarifa bat ezabatzen myWallbox atarian
1. Sarrera
Wallbox-ek bezeroei produktu, zerbitzu eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaini nahi die beti. Erabiltzaile esperientzia honetako zati garrantzitsu bat da myWallbox ataria.
myWallbox atariak baimentzen dizu zure karga esperientziaren kontrol osoa izaten, kargagailuaren saioaren informazioa biltzen, estatistika, kontsumoa, erabiltzaileak etab. Era berean energiaren kontsumoa kudeatu dezakezu eta ibilgailu elektrikoaren adopzioari dagozkion kostuak aurreztu.
Edozein Wallbox Business planaren harpidetzak ahalbidetzen dio taldeko Super administratzaileari tarifak sortzea edo ezabatzea, eta fakturak kudeatzea ordaiketa pantailatik, myWallbox atarian.
2. Ordainketa pantailara sartzeko eskakizunak
Super administratzailea edo taldeko administratzailea bazara, ordainketa pantailara sartu dezakezu.
Ekintza hau gauzatzeko, egon zaitez ziur ondoko eskakizunak betetzen direla:
- Wallbox Business planaren harpidetza
3. Tarifak
Tarifak fitxak sortutako tarifak erakusten ditu. Hemendik edozein tarifa sortu, editatu edo ezabatu dezakezu. Tarifarik erakusten ez bazaizu, espazio hutsa ikusiko duzu, zure lehenengo tarifa sor dezazula eskatzen dizun ekintza batekin.

3.1 Ezarrita dagoen tarifa bat ezabatzen
Super administratzaileak ezabatu dezake ezarrita dagoen tarifa bat ezarrita dauden tarifen zerrendatik.
- Ezarrita dauden tarifen zerrendan, klikatu ezabatu nahi duzun tarifari dagokion ezabatzeko ikonoa.

Ezabapena baieztatzeko mezua bistaratuko da.
- Klikatu ADOS aukeratutako tarifa ezabatzeko.
Tarifa kargagailu bati edo talde bati esleituta egonez gero, abisua erakutsiko da.
- Klikatu Onartu.
