Ongi etorri Wallbox-en laguntzara

Aztertu gure FAQak ohiko galderei erantzunak aurkitzeko. 

Nola eguneratu zure kargagailuaren softwarea (Copper/Copper SB/Commander/Commander 2/Pulsar Plus/Quasar)

Zure kargagailuaren azken eguneratzeak eta funtzionaltasunak modu egokian erabiltzeko, garrantzitsua da zure kargagailuaren firmwarea eguneratuta izatea. 

Hasi baino lehen, mesedez egon zaitez ziur zure telefonoan Wallbox aplikazioaren azken bertsioa deskargatuta duzula, zure telefono mugikorraren App Store edo Play Store errebisatuz. 

OHARRA: Kargagailuak internet sareko konexioa ez duenean, zure mugikorra erabilita Bluetooth bidez kargagailua eguneratu ahal izango duzu. Konexio gabeko software-aren eguneraketa zenbait bertsiotatik aurrera bakarrik eskuragarri dago, non kargagailu motaren araberakoak izango diren:

  • Commander 2: >= 4.6.5
  • Copper SB: >= 4.5.5
  • Pulsar Plus: >=4.6.0
  • Copper: >= 4.3.0
  1. Ireki my Wallbox mugikorrerako aplikazioa eta hasi saioa. Automatikoki saioa hasten ez bada, mesedez, bete itzazu zure kredentzialak.

Kredentzialen orria

  1. Behin saioa hasita, aukeratu zure kargagailua.

Copper SB-ren pantaila
Kargagailuen zerrenda

  1. Kargagailuaren pantailan, sakatu Ezarpenak engranajearen ikonoa.

Ezarpenen pantaila

  1. Gero egin klik Kargagailuaren info.

konfigurazioaren pantaila kargagailuaren informazioak nabarmenduta

  1. Sakatu Kargagailuaren bertsioa, orain aplikazioak errebisatuko du ea eguneratzeren bat eskuragarri dagoen:

kargagailuaren bertsioaren pantaila

  • Kargagailua eguneratuta badago, “Softwarea eguneratuta dago” mezua bistaratuko da, 
  • Eguneratzeren bat eskuragarri badago, aplikazioak “Instalatu eguneratzea” aipamena pantailaratuko du. Zure softwarea orain eguneratu nahi baduzu, “Instalatu eguneratzea” klik egin eta aurrera. Zure softwarea beranduago eguneratu ahal duzu, hala nahi izanez gero.

softwarea eguneratuta dago pantaila
softwarearen eguneratzea eskuragarri

  1. [Optional]Eguneratzea lineaz kanpo egiten ari bazara, aplikazioak baimena eskatuko dizu kargagailuaren puntu beroarekin konektatzeko, egin klik “Batu” konexioa onartzeko, eta jarraitu eguneratzearen prozesuarekin.

puntu beroaren pantaila

  1. Orain softwarearen eguneratzea prozesatzen ari da, mesedez itxaron eguneratzea burutzen den bitartean, “Zure kargagailua eguneratuta dago [software version format x.x]” aipamena agertu arte. 

Kontuz!:  Zure telefono adimentsua, zure kargagailua edo biak Internetera konektatuta ez badaude, ez atera orri honetatik edo ez itxi aplikazioa, honek eguneratzea eten egingo du, eta zure kargagailua kaltetu lezake.

Pulsar-en eguneratzeko prozesua arrakastatsua

Updated on 08/11/2021

Was this article helpful?

Related Articles