Kargagailu bat baino gehiago urrutitik eguneratzen myWallbox atariaren bidez
1. Sarrera
Wallbox-ek beti eman nahi die bezeroei produktu, zerbitzu eta erabiltzaile esperientziarik onena. Erabiltzaile esperientzia honen zati oso garrantzitsua da myWallbox ataria.
myWallbox atariak aukera ematen dizu zure karga esperientziaren kontrol osoa izateko, karga-saioaren informazioa jasotzeko, estatistikak, kontsumoa, erabiltzaileak etab. Ibilgailu elektrikoaren adopzioarekin lotutako energia kontsumoa eta kostuak aurreztea ere kudea dezakezu.
Wallbox Business planaren harpidetzak ahalbidetzen dizu kargagailu bat baino gehiago eguneratzea urrutitik eta batera. Honek ahabidetzen dizu zure kargagailuak eguneratzea edozein lekutatik, kargagailuaren kokapenean fisikoki egon gabe.
2. Eguneratzea gauzatzeko eskakizunak eta informazioa
Super administrailea edo taldeko administratzailea bazara, kargagailu bat baino gehiagoko urrutiko berrabiarazpena gauzatu ahal duzu.
Urrutiko eguneratzea gauzatzeko, egon zaitez ziur ondoko eskakizunak betetzen direla:
- Wallbox Business planaren harpidetza.
- Urrutiko berrabiarazpena gauzatu ezin duen kargagailua aukeratuta badago, kargagailu hori ez da agertuko baieztatzeko leiho modalean.
- Firmwareko azken bertsioa daukaten kargagailuak aukeratu ahal dira, baina ez dira agertuko baieztatzeko leiho modalean.
- Lehenetsita, soilik kargagailuei dagokien laukia agertuko da, eta ekintzak agertuko dira soilik eskatutako kargagailuari dagokion laukia aukeratu eta gero.
- Baieztatzeko leiho modala agertuko da kargatzaile guztientarako eguneratzeko ekintza aukeratuta dagoenean.
- Eguneratzea jadanik behar ez duten kargagailuak ezabatu ahal dira baieztatzeko leiho modaletik.
- Baieztatzeko leiho modala onartzen denean, eguneratzea gauzatzen ari diren kargagailuak desgaituta agertuko dira eguneratzeko testua pantailaratzen denean.
3. Urrutiko eguneratzeko prozesu masiboa
- Hasi saioa myWallbox atarian.
- Sartu Kargagailuak orrira.

- Aukeratu eguneratu behar diren kargagailu guztien laukiak

- Klikatu eguneratu ikonoa.

Bolumen handiko ekintzak baieztatzeko leiho modala agertuko da.
- Egiaztatu agertzen diren kargagailuak eguneratu nahi dituzun horiek direla.
Oharra: Baieztatzeko leiho modalean soilik agertuko dira eguneratzeko ekintza gauzatu ahal duten kargagailuak.

- Baieztapen modaleko EGUNERATU KARGAGAILUA-n, klikatu ADOS.

Eguneratzeko prozesua hasiko da. Kargagailua ez dago erabiltgarri eguneratzen den bitartean. Kargagailua erabiltzen jarraitu ahal duzu minutu gutxitan, eguneratzea bete eta gero.