Beherago aurkituko dituzu jarraibideak, bertan erakusten dizute nola gauzatu zure kargagailuan funtzio erabilgarri hau.
Kontuz!: Mesedez, egon zaitez ziur EV pistola ez dagoela ibilgailuan entxufatuta karga programatzen ari zarenean.
- Ireki Wallbox mugikorrerako aplikazioa.
- Automatikoki saioa hasten ez bada, mesedez, bete itzazu zure kredentzialak.

- Behin saioa hasita, aukeratu zure kargagailua.

- Orduan zure aplikazioa kargagailura estekatuko da, eta kargagailuaren LEDa more mantenduko da konexioa ezarri arte.
- Aplikazioan, sakatu Erlojuaren botoia.

- Orduan agertuko da programazioaren menua. Aukeratu hasteko eta amaitzeko denbora. Gero sakatu “Onartu“. Hau egin eta gero, zure karga saioa programatuta egongo da.

- Zure ibilgailua konektatzen baduzu eta programazio bat aktibo badago, zure kargagailuaren LED argiak turkesaz distiratuko du.
