Zure Pulsar-ekin akatsak edo arazoak badituzu, berreskuratu egin beharko zenuke, bertako firmwarea berrezarriz.
Prozesu hau hasi baino lehen, eta berreskurapenaren prozesua ondo joan dadin, mesedez:
- Egon zaitez ziur zure telefono adimentsuak Bluetooth konexioa gaituta daukala,
- Egon zaitez ziur zure telefonoan Wallbox aplikazioaren azken bertsioa deskargatuta duzula, zure telefono mugikorraren App Store edo Play Store errebisatuz.
- Ireki myWallbox mugikorrerako aplikazioa eta hasi saioa. Automatikoki saioa hasten ez bada, mesedez, bete itzazu zure kredentzialak.
- Behin saioa hasita, aukeratu zure kargagailua:
- Kargagailuaren pantailan, sakatu Ezarpenak engranajearen ikonoa.
- Gero egin klik Instalatzeko aukerak.
- Sakatu Berreskuratu.
- Egin klik Berreskuratu, berreskuratzeko prozesua martxan jartzeko.
- Orain berreskurapena prozesatzen ari da, mesedez itxaron betetze barra osatu bitartean eta “Zure kargagailua berreskuratu da“ aipamena agertu arte.
Kontuz!: Ez atera horri honetatik edo ez itxi aplikazioa, honek eguneratzearen prozesua eten egingo du, eta zure kargagailua kaltetu lezake.