Ongi etorri Wallbox-en laguntzara

Aztertu gure FAQak ohiko galderei erantzunak aurkitzeko. 

Nola aktibatu Power Boost zure kargagailuan

Power Boost-i esker, zenbat energia erabiltzen duzun neurtzea eta gainerakoa autoari ematea posiblea da. Gela bateko argiak itzali? Power Boost-ek automatikoki doitzen du potentzia elektrikoa, eta ahalik eta karga esperientziarik onena ematen dizu.

Wallbox kargagailu bateragarriak

Aurkitu Wallbox kargagailuen beheko zerrendan zeintzuk diren Power Boost-ekin bateragarriak:

  • Pulsar Plus
  • Commander 2
  • Copper SB
  • Quasar

Instalatzeko eskakizunak

Power Boost zure kargagailuan gaitzeko, konbinatu beharko duzu energia neurgailu batekin.

Behean zerrendatzen diren horien artean aukera ezazu zure sare elektrikoarekin bateragarria den energia neurgailua:

  • Carlo Gavazzi EM112 edo EM330, EM340 bertsioa PF.B edo PF.A
  • Inepro PRO2, PRO380, edo N1 CT
  • Temco SPM1-100-AC

Power Boost gaitzen

Jarraitu pauso hauek Power Boost aktibatzeko, Zure kargagailua instalatu eta energia neurgailuarekin bateragarria dela egiaztatu ondoren:

  1. Egon zaitez ziur zure Wallbox kargagailuak eta myWallbox mugikorrerako aplikazioak azken bertsio eskuragarria dutela (bertsioa egiaztatu ahal duzu zure Play Store edo App Storean).
  2. Konektatu zure kargagailuarekin Bluetooth-en bidez.
  3. Hasi saioa myWallbox aplikazioan zure kredentzialak sartuz, edo, oraindik kontua ez baduzu, erregistratuz Zure kargagailua Commander 2 baldin bada, Power Boost konfiguratu ahal duzu bere pantaila taktilean zuzenean.
  1. Aukeratu Power Boost gaitu nahi duzun kargagailua, eta mantendu bere Bluetooth barrutiaren barruan ondoko pauso hauetan guztietan. Zure kargagailua oraindik myWallbox kontu batekin lotutan ez badago, mesedez jarraitu jarraibide hauek horrela egiteko.
Pulsar Plus-eko ongi etorri pantaila
  1. Zure kargagailuaren eta zure aplikazioaren artean sinkronizazioa bete denean, joan Ezarpenak atalera.
  1. Gero egin klik Eguneratzeak atalean.
  1. Egin klik Power Boost ikonoan.
  1. Gaitu Power Boost eginbidea botoia ON egoeran jarriz. Fase bakoitzeko Max eremuan, zehaztu etengailu nagusiko korronte nominala edo harpidetutako korrontea (amperietan), haietatik txikiena. Gero egin klik Onartu , Power Boost gaitzeko.

Important:  Only Max Current per phase greater than 6 amps is accepted for correct performance. In case of doubt, contact Wallbox Customer Service.

power-boost-onartu

Power Boost ikonoa aukeratu ezin denean arazoa gainditzeko pausoak

  1. Itzali eta piztu zure kargagailua,
  2. Egiaztatu kable guztiak modu egokian instalatuta daudela,
  3. Egiaztatu kable egokia erabiltzen dela,
  4. Egiaztatu kommutadorea zuzen kokatzen dela, “T” or “NT”,
  5. Egiaztatu zure kargagailuaren softwarea eguneratuta dagoela,
  6. Egon zaitez ziur Bluetooth-en bidez konektatuta zaudela.

Commander 2*-ko egoera bistaratzen da.

*Ikono hauek bistaratzen dira zure Commander 2-ko pantailan. Ikonoak desberdinak izan daitezke zure kargagailuaren firmwarearen bertsioaren arabera.

Updated on 25/10/2021

Was this article helpful?

Related Articles