Ongi etorri Wallbox-en laguntzara

Aztertu gure FAQak ohiko galderei erantzunak aurkitzeko. 

Kargagailuak Espazioak eta Kokapenak

1. Sarrera

Wallbox-ek beti eman nahi die bere bezeroei produktu, zerbitzu eta erabiltzaile-esperientziarik onena. Erabiltzailearen esperientzia honen zati oso garrantzitsua dira myWallbox aplikazioa eta myWallbox ataria.

Aplikazioak zein atariak bezeroari bere kargatzeko esperientzia kontrolatzeko aukera ematen diote, kargagailuaren saioaren informazioa, estatistikak, kontsumoa eta erabiltzaileak etab. Horri ahalbidetzen die gure bezero guztiei ibilgailu elektrikoaren adopzioari dagokion energia kontsumoaren eta kostu aurrezpenaren kudeaketa osoa izatea.

Kargagailuen espazioak eta kargagailuen kokapenak kargagailuak antolatzeko lagungarriak diren taldeak eta azpitaldeak dira, kargagailuetan eta erabiltzaileen baimenetan konfigurazio masiboak burutzeko.

2. Kargagailuen espazioak

Kargagailuen espazioen izenak soilik Super administratzaileak editatu ahal ditu, espazioaren izena klikatuz.

 Energiaren kostua, hileko ordainketaren tasa, kargako ordainketaren tasa  bezalako balioak konfiguratu ahal dira kargagailuaren espazioaren paneleko goiko eskumako elipsi bertikaleko menuan klikatuz.

  • Klikatu Ezarpenak.

Aldatu kostua, kargako ordainketa eta hileko ordainketaren tasak, behar den moduan.

a. Kargagailuen zerrenda

 Kargagailuak  orrian, zure espazioan esleituta dauden kargagailuen zerrenda aurkituko duzu, eta kargagailuei buruzko ondoko informazioa:

• Kargagailuaren izena: lehenetsita, kargagailuaren serie zenbakia erakutsiko da.

• Oraingo konexio mota: Seinalearen indarra hemen ere ikusgai egongo da, Wifi edo ethernet-en bidez.

• Kargagailuaren egoera: Grisez dagoenan kargagailua eskuraezina da, egoera berdez egonda kargagailua erabilgarria da, urdinez kargatzen ari da.

b. Gehitu kargagailu bat

Espazio batean kargagailu berriak gehitu ahal dira “Gehitu kargagailua” botoia klikatuz, kargagailuen taldeko paneleko beheko eskumaldean.

c. Kargagailua kenduz

Kargagailuak kendu ahal dira, kargagailuaren lerroaren eskuinaldeko gurutzean klikatuz.

d. Kargagailua kudeatu

Zure karga saioak kudeatu ahal dituzu, kargagailua erabilgarri dagoenean karga prozesua hasiz. Karga geldiarazi, pausatu eta berrabiarazi ahal duzu edozein momentutan, saio bitartean. Zure kargagailuaren egoera ere behatu ahal duzu, kargagailua konektatuta egon eta gero.

Kargagailua kontuarekin lotuta egon eta gero, errebisatu ahal da oraingo kargagailuaren informazioa myWallbox-en erabiltzailearen kontuan.

Agertzen informazioak honako hau dakar:

  • Blokeatze egoera: Horiz, kargagailua blokeatuta dago. Berdez, kargagailua desblokeatuta dago.
  • Kargagailuaren irudia.
  • Kargagailuaren izena / kargagailuaren serie zenbakia. Hasieran erakutsiko da kargagailuaren serie zenbakia. Edonola ere, izena aldatu ahal duzu kargagailuaren xehetasunen atalean, eta orduan izen berria agertuko da.
  • Uneko internet konexio mota. Kargagailua lehen aldiz Internetera konektatzen denean ikono bat agertuko da konexioa erakutsiz (lehen konexioa baino lehen ez dago ikonorik).
  • Konexio motak: Wi-Fi, 3G/4G eta Ethernet. Hemen ez da erakusten Bluetooth konexioa.
  • Kargagailuaren egoera:

• Lineaz kanpo

• Konektatuta: Erabiltzaileak pausatu du

• Prest

• Konektatuta: Hurrengo programaren zain

• Kargatzen

• Egoera ez dago eskuragarri

• Potentzia partekatzen: Masterra deskonfiguratuta

• Konektatuta: Autoaren eskaeraren zain

• Konektatuta: programaren amaiera

• Blokeatuta ez kargatzen

• Kargagailua kargatzeko desblokeoaren zain

• Konektatuta: potentzia gehitzeko lerroan

• Errorea

  • Kargagailua konektatuta dagoenean: Oraingo kargagailuaren informazioa.
  • Deskonektatutako kargagailu baterako: Konektatu/sinkronizatu den azken data. Informazioaren osagaian klikatuz, kargagailuaren xehetasunen orrira bidaliko zaituzte.
  •  Kargagailuak  orrian, aukeratu erabili nahi duzun kargagailua.

Zure kargagailua konektatuta dagoenean:

  • Aukeratu oraingo kargagailua bolantea erabiliz.
  • Blokeatu/desblokeatu kargagailua

Kargagailua blokeatuta dago, sakatu desblokeatzeko.

Kargagailua desblokeatuta dago, sakatu blokeatzeko.

  • Pausatu/berrabiarazi karga

Karga pausatuta dago, sakatu kargatzen hasteko.

Kargatzen, sakatu pausatzeko

3. Kargagailuaren kokapenak

a. Kargagailuaren kokapen bat gehitzen

Kargagailuaren kokapena sortu ahal da “GEHITU KOKAPENA” botoia sakatuz, espazioaren paneleko goiko eskumaldean.

Lehenetsita, kokapenak hartuko du bere guraso-espazioaren konfigurazioa.  Energiaren kostua, hileko ordainketaren tasa, kargako ordainketaren tasa  bezalako balioak konfiguratu ahal dira kargagailuaren kokapenaren paneleko goiko eskumako elipsi bertikaleko menuan klikatuz.

b. Kargagailuaren kokapen bat kentzen

Kargagailuaren kokapena ezabatu ahal da kargagailuaren kokapenaren paneleko goiko eskuineko elipsi bertikaleko menuan klikatuz.

Orduan kargagailuak kenduko dira guraso-espaziotik. Kargagailua guztiz kentzeko, guraso-espaziotik ezabatu beharko da.

  • Klikatu Ezabatu.
Updated on 06/07/2021

Was this article helpful?